Kaixo familia:
Ohar honen bitartez, datorren ekainaren 5etik 7ra bitartean, Zuhatzara (Araba) joango garela jakinarazten dizuegu. Astelehenean goizeko 09:00ak aldera aterako gara ikastolatik, eta asteazkenean 16:30ak ingururako bueltan izango gara.
Irteerak 90€-ko kostua izango du, eta hurrengo kuotarekin batera kobratuko zaizue.
ERAMAN BEHARREKOAK
- Dutxatzeko eta bainatzeko txankletak.
- Bainu-jantzia eta ur ekintzetarako arropa egokia.
- Toaila.
- Lo-zakua.
- Egonaldirako arropa.
- Linterna
- Bisera
- Krema
- Nezeserra: Txanpua; hortzeskubila etab.
OHARRA: Ezin da eraman dirurik, gozokirik, telefono mugikorrik, ez mp3, bideojoko eta halakorik.
Beste barik, agurtzen zaituztegu,
- mailako tutoreok.
Zuhatzako aterpetxea/ Albergue Zuhatza from GAZTERIA JUVENTUD ARABA on Vimeo.





