Ikastolan gure arteko elkarbizitza Ikasleen eskubide eta betebeharren dekretuaren arabera arautzen da. 201/2008 Dekretua, abenduaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzkoa (EHAA, 2008-12-16).
Arau orokorrak
Ez etortzeak
- Aldez aurretik umea klasera ez dela etorriko dakigunean:
- Ikastola aldez aurretik jakinean ipiniko da Alexia bidez.
- Aurreikus ezin daitekeen azken uneko egoera batengatik umea klasera ezin denean etorri:
- Tutoreri jakinaraziko zaio email bidez edo Ikastolara deituz. Alexia bidez ere egin ahal izango da.
Osasunari buruzko arauak
- Umeari Ikastola orduetan botikaren bat eman behar badiogu, medikuaren errezeta eta gurasoen sinadura beharko ditugu.
- Mesedez ez ekarri umea Ikastolara ondorengo sintomaren bat duenean:
- Sukarra
- Gonbitoak
- Beherakoak
- Horrela umearen osasuna eta beste ikaskide guztiena zaindu eta bermatuko dugu.
- Umeari Ikastola orduetan sintoma hauek edo besteren bat antzematen bazaio:
- Irakasleak jakinaren gainean jarriko ditu gurasoak.
- Gurasoak berehala umearen bila etorri beharko dira Ikastolara.
- Bestelako gomendio batzuk:
- Umearen eguneroko garbitasun pertsonala errespetatu.
- Jantziak sarri aldatu.
- Astero azazkalak moztu, bai garbitasunagatik bai eta zauriak saihesteko.
- Zorriak dauden begiratzeko ohitura hartu, eta hala balitz irakasleari jakinarazi.
Jantokiko arauak
- Ikastolan bazkaldu eta eguerdian eskolaz kanpoko edozein jardueratara joan nahi duenak, bere mailari dagokion ordutegia errespetatu beharko du.
- Jantokiko ekarpenak txangoaren menua barne hartzen du (ogitartekoa, fruta,…).
- Ikasturte guztian zehar ekarpen berbera mantenduko da, aldaketarako pisuzko arrazoirik ezean.
- Uztailean jantokia erabiltzen bada, ekarpen gehigarria izango du.
- Astean 5 egunetan geratzen direnei, hilabetean 5 egun edo gehiagotan huts eginez gero, egun horien itzulketa egingo zaie hurrengo hilabetean.
- Astean 3 egunetan geratzen direnei, hilabetean 3 egun edo gehiagotan huts eginez gero, egun horien itzulketa egingo zaie hurrengo hilabetean.
- Arratsaldeko klaseak 14:30etan hasten dira.





