Egitura

Kurutziagan, eskola komunitatea, bereziki gurasoak, ikastola proiektuaren jabeak dira eta ikastolako erabakietan parte hartzen dute, horretarako sortutako egituren bitartez. Jabetzak autonomia ez ezik erantzukizuna ere dabkar, hau da, eskola komunitateko kideen inplikazioa zuzena ere badela, eta erabakiak hartzeko organo eta egiturak badituela.

Lankidetzan diardugu euskalgintzarekin eta hezkuntzako eta gizarte eragileekin. 

  • Batzar Nagusia: Batzar Orokorra da kooperatibaren erabaki-organo gorena, bazkideek kudeaketa eta etorkizuneko lan ildo nagusiak eztabaidatu eta onartzen dituztena, baita Artezkaritzako kideak izendatzen dituztena ere, kooperatiben legediak ezarritakoaren arabera.
  • Artezkaritza Batzordea: Artezkaritza Batzordea da kooperatibaren kudeaketa eta ordezkaritza organo nagusia, Batzar Nagusiak aukeratua, eta berari dagokio legeak edo estatutuek beste organoei berariaz esleitzen ez dizkioten ahalmen guztiak betetzea, kooperatiben legediaren arabera.
  • Zaintza Batzordea
  • Eskola Kontseilua: Eskola Kontseilua da ikastetxearen parte-hartze organo gorena, hezkuntza komunitateko kide guztiek —familiek, irakasleek, ikasleek eta langileek— ikastetxearen kudeaketan eta orientazio orokorrean parte hartzea ahalbidetzen duena.
  • LANGILERIA – PLANTILAK (HH1, HH2, LH, DBH, ORIENTAZIOA, IDAZKARITZA/ ADMINISTRAZIOA, IKTak, EKE…)