Kaixo, familia:
Ekainaren 7, 8 eta 9an (asteazkena, osteguna eta ostirala), Arantzako aterpetxera irteera egingo dugu. Asteazkenean goizeko 9etan irtengo gara ikastolatik eta ostiralean arratsaldeko 16:30erako itzuliko gara.
Irteera honetako gastua, ikasle bakoitzeko, 93 eurokoa izango da eta ekaineko kuotarekin batera pasatuko zaizue.
Hauexek dira ikasleek eraman behar dituztenak:
- Lo-zakua
- Mendirako oinetako egokiak (mendiko botak edo mendirako zapatilak)
- Xira (euria egingo balu)
- Barruko arropa eta pijama
- Nezeserra, txankletak eta toaila
- Bisera
- Mendirako motxila txikia eta kantinplora
- Eguzkitako krema
Ikasle bakoitzak Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia tutoreari eman behar dio irteera baino lehenago. Edozein arazo izanez gero, tutorearekin harremanetan jarri.
Besterik gabe, agur bat.
LHko 5. mailako tutoreak





