Kaixo familia, ikasle,
Ibaizabal ikastolan 2017-2018rako izandako aurrematrikulazio kanpainaren arrakasta ikusita, eta kontutan izanik informazio eskari gehiago izan dugula, Ate Irekietarako egun berria jarri dugula jakinarazten dizugu.
Oraindik etorri ez bazara, zalantzan bazaude edota edozein gai dela eta berriro bisita egin nahi badiguzu, Ate irekietarako azkenengo aukera, eguna maiatzaren 23an, asteartea, 18:30tan izango da. Pozik eta arretaz hartuko zaitugu.
Eskertuko genizuke mezu hau zuon inguruan zabaltzea,
Hurbiletik ezagutu gaitzazu:
Eskerrik asko,
Gaizka Arrizabalaga Zubieta
IBAIZABAL IKASTOLA
Zuzendaria
94 621 58 77 • www.ibaizabalikastola.eus





