HHko OHARRAK

AZKEN EGUNETAKO ANTOLAKETA

Kaixo, familia:

Urtero lez, AFARI-DANTZALDIAz burutuko den JAIALDIA izango dugu barikuan, ekainaren 16an.

Hona hemen egitaraua:

17:30                   JAIALDIA (dantzak, kantak, …)

20:15                   AFARIA. Afal ostean dantzaldia LUHARTZ taldearekin.

(Ekainaren 13a izango da afarirako txartelak eskuratzeko azken eguna, eta egunean bertan ez da inor onartuko txartel barik)

OHARRA: Aurten ez da erakusketarik egongo.

ADI: Jaialdi egunean eta hurrengo egunetan, klaseak goizez bakarrik izango ditugu,

HH 1 zikloan (0, 1 eta 2 urte) izan ezik, hauek ohiko ordutegian jardungo dute eta.

EGUN HAUEN ANTOLAKETA (2. ZIKLOKO IKASLEENTZAT, 3, 4 ETA 5 URTE):

Aipatutako egun horretan jantokian geratzen diren umeen bila 14:30ean etorri behar duzue ohiko lekura. Autobusa 14:30ean irtengo da. Jantokian geratzen ez direnak betiko orduan irtengo dira.

Jaialdirako prestatzeko HHko  ikasleak 17:00etan gelan egon beharko dute.

Gogoratu: ekainaren 19, 20, 21,  eta 22an klaseak goizez izango dira. Egun horietan, jantoki zerbitzua egongo da, eta antolaketa jaialdi eguneko berbera izango da. Gogoan izan, 22a, azken eguna, OSTEGUNA dela.

OHARRA: eguerdian umeen bila zatoztenak, edo betiko orduan edo 14:30ean etorri. Mesedez, ez zaitezte tartean etorri gure antolaketa ez oztopatzeko.

 

 

3, 4 ETA 5 URTE: JAIALDIKO GAIA

 

Kaixo, familia:

Aurten ikasturte amaierako jaialdian, ekainaren 16an, Imanol Urbietari merezitako omenaldia egingo diogu. Bere kantekin dantza egingo dugu eta sinbolikoki ikastola zaharra txikitu eta berria eraikiko dugu. Eskertuko genizueke, jaialdirako umeak igeltsero jantzita bidaliko bazenituzte (tirantedun kamiseta zuria, praka urdinak/bakeroak, eta buruan lau korapilodun zapia. Argazkiaren antzera).

 

Jaso agur bero bat.

 

HHko irakasle taldea