HH: 0-1 URTE
0-1-2 Urte
- Ordutegi malgua eskaintzen dugu, gehienez egunean 8 orduz etor daitekeelarik haurra Ikastolara.
- ORDU-ESKAINTZA: 7:30etatik 18:30ak arte.
- Ume kopuruaren arabera, zerbitzua 17:30tatik aurrera murriztu daiteke.
Etxekotzea
- Etxekotzea umea ikastolan hasten den momentutik abiarazten da. Momentu honetatik aldebiko harremana (ume-FAMILIA eta Ikastola) eraikitzea hasten da, umea ikastolan seguru eta eroso sentitu arte.
- Prozesu honek aste batzutako iraupena izaten du. Beti ere umearen premia eta momentuko ongizatea errespetatuz.
Egutegia eta ordutegia
- Egutegia:
- 217 eskola egun.
- Lan egutegi arrunta da. Iraila hasieratik uztailaren hirugarren astea arte zabalik dago.
- Gabonetan eta Aste Santuetan (jai egunak izan ezik) Ikastola zabalik dago.
- Ordutegia:
- 07:30etatik 19:00ak arteko eskaintza malgua dugu, gehienez egunean 8 orduz etor daitekeelarik Ikastolara.
Askari zerbitzua
- Haurra 16:30etatik aurrera Ikastolan gelditzen bada, askari zerbitzua erabil dezake ekarpen gehigarri batekin.
Bilerak
- HH 0 eta HH 1
- Ikasturte hasieran elkarrizketa.
- Gabon aurretik bilera.
- Ikasturte amaieran ahozko informazioa banan-banako elkarrizketan.
- Egunean eguneko informazioa jasoko duzue.
- HH 2
- Ikasturte hasieran elkarrizketa.
- Ikasturte amaieran ahozko informazioa banan-banako elkarrizketan.
- Egunean eguneko informazioa jasoko duzue.