Surrandien dantza berria ikastolan ikasteko aukera!

,

Aurreko astean kontatu genizuen Kriskitin dantza taldeak Surrandien 25. urteurrena ospatuko duela aurten. Joan zen barikuan, Durangoko Arte eta Historia Museoan egin zuten aurtengo berrikuntzaren aurkezpena: Surrandien musika eta dantza berria.

Oraindik dantza ikasteko aukerarik izan ez baduzu, zatoz datorren otsailaren 8an (eguena) 16:45ean ikastolako harmailetara, bertan izango ditugu Kriskitineko kideak irakasle lanetan. Has gaitezen inauteriak ospatzen eta gozatzen jai giroan!

SURRANDI, SURRANDI… KURUTZIAGAN NAGUSI!

Oharra: Gogoratu asteburu honetan ere, aukera izango duzuela maskara eta dantza tailerrean parte hartzeko merkatuko plazako Kriskitinen lokalean.

11:00 eta 13:00. Maskarak egiteko tailerrak, Merkatu plazako lokalean.

11:00-12:30. Dantza tailerra, Merkatu plazako lokalean.