Nafarroa Oinez Atarrabian, urriaren 19an

, , , ,

Gogoratu urriaren 19an Nafarroa Oinez antolatuko duela Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolak. Edizio honetarako aukeratu duten leloa buruz, bihotzez eta oinez da.

Antolatzaileek honela azaldu dute berba horien esanahia:

  • BURUZ, buruarekin, arrazoiarekin, helburu argi batekin, baina gure nortasun-ezaugarriak ahaztu gabe. Etorkizunari begira dagoen eredu ekintzaile, pedagogiko, inklusibo eta konprometituan sinesten dugulako.
  • BIHOTZEZ, bihotzez, sentimenduz eta emozioz. Pertsona erdigunean jartzen duen proiektua garelako, bere emozioak eta sentimenduak balioztatuz. Euskara eta euskal kultura maite ditugulako.
  • OINEZ, mugimenduan, aurrera eginez, dinamikoa. Herritarren mugimendu arduratsua garelako eta izaten jarraitu nahi dugulako: plurala, modernoa, ekologikoa eta osasuntsua.