[BIDEOA]: Musika kontzertuak Lehen Hezkuntzako ikasleen eskutik

, ,

Joan zen astean Lehen Hezkuntzako laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleek musika kontzertuak eskaini zituzten. Musika gelan landutako kantak beraien ikaskideei eskaini zizkieten. Ikasleek guztira 9 kontzertu eskaini zituzten.

Behean ikus dezakezuen bideo hau, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek HH5eko haurrei eskainitakoa da. Gainontzeko kontzertuetako bideoak ikasleen gurasoei bidaliko zaizkie.