Artezkaritza Kontseilua berritzeko deialdia

Kaixo familia:

Urtero legez, aurten ere Gurasook osotzen dugun Kurutziaga Ikastolako Kooperatiba Elkarteko Errektore Kontseilua berritzen dela eta berton parte hartzeko prozesua zabalik dagoela adierazi nahi dizuegu.

Herri ekimeneko erakundea izanik (Kooperatiba) eta ikastolako parte garen neurrian, guraso guztiok dugu Ikastolako kudeaketa Organo Gorena den Artezkaritza – Batzordean (9 lagunek osotutako taldea) egoteko eskubidea, Batzar Nagusiak hala onartuz gero.

Horregatik, bazkide, zeure burua Batzordera aurkeztu nahiko bazenu, idazkaritzan izena eman ezazu ekainaren 9a baino lehen.

Datorren ekainean ospatuko dugun Batzar Nagusian aukeratuko ditugu bozka bidez hurrengo Artezkaritza kontseiluko kide berriak.

 

Agur bero bat.

Joseba Balerdi

Kurutziaga Ikastolako  presidentea