Kaixo familia eta ikasleak:
Datorren ikasturteari begira, Kiroletako denboraldia planifikatzen hasiak gara jada. Horrela, hasiera eman nahi diogu zuen seme-alaben Eskola Kirolaren aukeraketa prozesuari.
Kurutziaga Ikastolan, ezaguna denez, ondoko kirol eskaintza dugu:
1.- TALDE KIROLAK: futbola, saskibaloia eta eskubaloia.
2.- BANAKAKO KIROLAK: pilota eta atletismoa.
Helburu nagusia ahalik eta ikasle gehienek kirola era egokienean praktikatzea izanik, ikasle bakoitzak taldekako eta banakako kirol bat egin ditzake aldi berean. Taldekako bi kirol, ordea, ezin dira aukeratu.
Era berean, taldekako kiroletan taldea osatu ahal izateko kopuru zehatz bat bete beharko da: futbol-7an gutxienez 9 behar dira, eta gehienez 15; saskibaloian gutxienez 8, eta gehienez 15, eta boleibolean gutxienez, 3 eta gehienez 9.
Aukeraketa online betetzeko azken eguna ekainak 2, ostirala, izango da. Aukeraketa egin eta gero harremanetan jarriko gara, batzar bat egiteko eta edozein zalantza argitzeko eta beharrezkoa den informazioa emateko. Era berean, zuen tutore, gorputz hezkuntzako irakasle edo/eta 946200822 telefonora deituz eta Goialdekoengatik galdetuz argitu ditzakezue zuen zalantzak.
Besterik gabe agurtzen zaituztegu,
KIROL BATZORDEA





