Bazkalordua eta bazkalostea

Bazkalordua aprobetxatzen dugu elkarbizitza eta aisia osasungarria sustatzen duten jarduera ludikoak eskaintzeko, ikasleen arteko elkarrekintza positiboa suspertuz etengabeko eta elkarlaneko ikaskuntza-giroan.Harro gaude “EKO-ARDURATSU” gisa aitortutako lehen zentroa izateaz, iraunkortasunarekin dugun konpromisoa islatzen duen bereizgarria.

Gure jantokian, bertako eta sasoiko produktuen % 55 baino gehiago erabiltzen dugu, bertako baserritar eta arrantzaleekin zuzenean lankidetzan, eta barazki-aukerak eta behar dietetiko berezietarako egokitzapenak barne. Produktu ekologikoak eta etxeko errezetak integratzen ditugu gure menuetan.

Jantokia – Eguerdiko antolaketa

Eguerdiko tartean jantokiko zerbitzuarekin batera eskaintzen den aisiari begirako zerbitzua da, zabala eta adin ezberdinetara egokitzen dena.

  • Iraupena: 12:00/12:30etatik 14:30etara.
  • Jantokiari dagokion ekarpenaren barnean sartzen da. 
  • Ume bakoitzak bere bazkalorduko txandaren arabera, bazkal aurretik zein atzetik gozatuko du zerbitzu honetaz.
  • Adineka egokituriko ekintza ezberdinak eskaintzen ditugu espazio ezberdinetan.
  • Eskaintzaren oinarriak:
    • Eguerdiko une hau ikasleen atsedenerako eta aisialdirako tarte lez ulertzen dugu. Eskaintza jarduera anitzak, kooperatiboak eta inklusiboak ditugu.
    • Berdinen arteko berdintasuna bultzatzen dugu. Aukera berdintasuna bultzatzeko asmoz, ez dugu ikasketetarako eskaintza propio gehigarririk. 
  • Eguerdiko tarte honetan ekintza osagarriren bat egin nahi duenak (ingelesa, musika eskola, akademiak,…), Ikastolatik kanpo egin dezake. Kasu honetan, gurasoak kudeatu beharko du kanpo zerbitzua enpresarekin harremanetan jarriaz.

Jantokia – Eguerdiko espazioen antolaketa

  • 0-1-2-3-4 urte: Haurrek bazkaldu ondoren lo egin ahal izango dute logeletan 14: 30ak arte.
  • 4-5 urte: Haur Hezkuntzako harrera gunea eta 5 urteko gela prestatzen ditugu ikasleak jolas dezaten.z
  • Lehen hezkuntza: Hiru espazio antolatzen dira
    • Gune lasaia (Juul gela): LH mailan dugun gela irekia.
    • Sormen gunea (batzar gela eta Mugarra gela): marrazki, jolas eta sormena landu ahal izateko.
    • Jolas eta Kirol gunea (harmailetan): kanpo guneak jolas librerako.
  • DBH 1 eta 2: Hiru espazio antolatzen dira
    • Bilgune gunea (Biltegitxoa): Bilerak egiteko gunea da.
    • Kirol gunea (jolaslekuko porlana): kanpo guneak jolas librerako.
    • Gune lasaia (Jolaslekuko trena): Modu lasaian goza dezaten txokoa.
  • DBH 3 eta 4: Ikasleek Ikastolatik irteteko baimena dute gurasoek kontrakorik esan ezean (tutoreari jakinarazi hala balitz),