
HH
Etorkizunerako oinarriak jartzen dituen etapa giltzarria da Haur Hezkuntza. Haurren ongizatea bermatuz eta Segurtasunezko eta konfiantzazko harremanak eraikiz, sentikortasuna helburu duen eredua da gurea. Jolasetik ikaskuntzara. Haurrek behar dituzten estimulazio eta errutinak zainduz, eta testuinguru seguru eta aberatsa eskainiz, berezko duen jakin mina eta jolaserako grina zaintzea da gure egitekoa.

LH
Lehen Hezkuntza ikaskuntza-prozesuaren oinarriak sendotzen hasteko etapa bezala ulertzen dugu.Funtsezko trebetasunak garatzea xede duena eta mundua ulertzeko motibazio eta jakin-minari bideak irekitzen dizkionak. Ikasleari bere ikasketa prozesuaren kontzientzia hartzen laguntzen dion eredua da gurea. Ikaslearen errealitate hurbil eta bizipenetatik gertu dagoena.

DBH
Hazkunde pertsonal eta akademikorako etapa giltzarria da guretzat DBH, ikasleak baino ikastera datozen pertsonak dira gureak. Ezagutzatik autonomia pertsonaleraino joaten laguntzen diegu. Ikasteko modu berrriak eta Ikaskuntza esanguratsua bultzaten ditugu: nola prestatu ikasleak etorkizuneko erronkei begira dagoen eredua da gurea. Baita, gaitasun sozial eta emozionalei dagokien trataera ematen diegu. Orientazioa eta etorkizuneko aukerak: DBHko ikasleen bidea argitzen laguntzen dugu.

BATXILERGOA ETA LANBIDE HEZKIKETA
IBAIZABAL IKASTOLAN
Ibaizabal Ikastola Durangon kokatutako kooperatiba-izaerako ikastola da, Kurutziaga Ikastolaren parte dena eta haren proiektuaren jarraipena eskaintzen duena.
Hezkuntza eskaintza zabalduz, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa eskaintzen ditu, euskaran eta euskal kulturan oinarritutako hezkuntza eraldatzaile eta kooperatiboaren barruan.Bere helburua da ikasleen garapen pertsonala eta profesionala sustatzea, euskalduntasuna, berrikuntza eta komunitatearen parte-hartzea uztartuz, euskaratik mundura irekitako ikaskuntza proiektu bateratuaren barruan.

ORIENTAZIOA
Orientazio zerbitzua gure ikaslegoaren hezkuntza integrala lortzeko darabilgun bitartekoa da etapa guztietan (Haur Hezkuntzan barne). Ikasleen aniztasuna eta norbanakoaren garapena bultzatzen du.





