Kooperatibaren ordezkapena eta kudeaketa

Kurutziaga ikastola Guraso Kooperatiba bat da eta bere eraketa Ikastolako Estatutuetan jasota dago. Hauek dira egitura nagusienak.

Kooperatibako batzar orokorra

Batzar Orokorra ikastola osotzen duten bazkideen bilera da, beren eskumeneko gaietan eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko eratua dago. 

Urtean bi Batzar Nagusi egiten dira, eta bertan etokizuneko lan ildo nagusiak eztabaidatzen dira: Ikasturteko kudeaketa ekonomiko eta pedagogikoak onartzen dira  bozka bidez. Honekin batera Artezkaritzako kideak izendatzen ditu.

Artezkaritza batzordea

Artezkaritza Batzordea Batzar Nagusiak aukeratutako kide anitzeko organoa da, eta hari dagokio, esklusiboki,kooperatibaren kudeaketa eta ordezkaritza eta, gainera, legeak edo estatutu hauek beste organo sozial batzuei berariaz erreserbatzen ez dizkieten ahalmen guztiak baliatuko ditu. 

Artezkaritza Batzordea da Kooperatibako kudeaketa organo nagusia.

Eskola kontseilua

Eskola-kontseilua kide anitzeko organoa da, eta gurasoek, ikasleek, irakasleek eta administrazioko eta zerbitzuetako langileek, beren ordezkarien bitartez, ikastetxeko hezkuntzaren kalitatea hobetzeko garrantzitsuak diren gaiei buruzko informazioa, proposamena eta iritzia ematen dute.