Izaera eta baloreak

Durangaldeko hezkuntza komunitatea gara, euskara eta euskal kultura ardatz dituen guraso kooperatiba baten baitan sortua, herriaren ekimenetik eta herriarentzat jaioa. Irabazi asmorik gabeko eta herri onurako erakunde modura, Euskal Herriko Ikastolak mugimenduaren parte gara.

0-18 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako hezkuntza integrala eskaintzen dugu, pertsonaren garapenean zentratutako eredu propioan oinarrituta. Eredu honek bost bereizgarri ditu: euskalduna, barne sendotasuna duena, erabakitzailea eta ekintzailea, eraldatzailea eta kooperatiboa.

Gure jarduna etengabeko hobekuntzan eta berrikuntza pedagogikoan oinarritzen da, kalitatezkoa, anitza eta inklusiboa den hezkuntza baten alde.

Azken helburua da geure identitatearekin bat datozen eta gaurko zein biharko erronkei aurre egiteko gai izango diren pertsonak heztea; gizartea eraldatzeko eta Euskal Herriaren garapenari ekarpena egiteko prest dauden herritarrak.

Hauek dira gure balioak: 

  • Euskaltzalea
  • Inklusiboa
  • Jasangarria
  • Berritzailea
  • Partaidetzan oinarritutakoa
  • Solidarioa (bertoko familiei eta Euskal Herriko beste ikastolei laguntzen diegu