DBHko OHARRAK

AZKEN EGUNETAKO ANTOLAKETA

Kaixo, familia:

Urtero lez, AFARI-DANTZALDIAz burutuko den JAIALDIA izango dugu barikuan, ekainaren 16an.

Hona hemen egitaraua:

17:30                   JAIALDIA (dantzak, kantak, …)

20:15                   AFARIA. Afal ostean dantzaldia LUHARTZ taldearekin.

(Ekainaren 13a izango da afarirako txartelak eskuratzeko azken eguna, eta egunean bertan ez da inor onartuko txartel barik)

OHARRA: Aurten ez da erakusketarik egongo.

Autobusa hartzen dutenentzat: Kontuan izan egun horretan (ekainak 16) autobusa 14:30ean irtengo dela. DBHkoek eguerdiko 13:00etan amaituko dituzte klaseak nahiz eta ostirala izan.

 

Gogoratu: DBHn ekainaren 16an amaitzen dira eskolak. Arlo guztiak gainditzen dituzten ikasleek egun horretan bertan amaitzeko aukera izango dute, gurasoen baimena behar dute horretarako. (Sinatzeko ohar bat jasoko dute bezperan). Gainontzeko ikasleek  ekainaren 19an eta 20an errepaso  eta laguntza-klaseak izango dituzte.

Ezohiko azterketak  ekainaren 21, 22 eta 23an izango dira.

Buletinak: Ekainaren 16an hirugarren ebaluaketari dagozkion notak jasoko dituzue email bidez.

Ekainaren 27an azken nota buletin orokorra bidaliko zaizue email bidez.

 

DBH 3: BILERA DEIALDIA

Familia agurgarriak:

Ohar honen bidez hurrengo asteazkenean, hilak 14, DBH3ko familientzat antolatu dugun batzarrera gonbidatzen zaituztegu:

-.GAIA: DBH 4. Mailako hautazko eta aukerako arloen aurkezpena eta orientazioa.

-.LEKUA:  DBH 3C gela.

-.ORDUA: 18:00

Bertan ikusiko garelakoan.

Zuzendaritza