EZOHIKO BATZARRERA DEIALDIA

Durangon, 2017ko ekainaren 1ean

Gutun honen bidez, Kurutziaga Ikastolako Artezkaritza batzordeak 2017ko maiatzaren 25ean gauzatu zen bileran  hartutako erabakiari jarraituz,     KURUTZIAGA IKASTOLA KOOP. erakundeak EZOHIKO BATZARrerako bilera-deia egiten dizue.

Batzarra ekainaren 15ean, osteguna, egingo da arratsaldeko 18:30ean lehen deialdian eta  19:00etan bigarren deialdian, Ikastolako Batzar Gelan.

Denon parte hartzearen garrantzia gogoratuz, bilerako  gai ordena bidaltzen dizuegu.

Agur bero bat.

Gai zerrenda:

  1. Akta onartzeko bazkide bi izendatzea, hala badagokio.
  2. Artezkaritza Batzordeko  ordezkari berrien hautaketa.
  3. 2017-2018  ikasturterako kuota  proposamena.
  4. Informazio Orokorra:
    1. Inbertsio plana: Haur Hezkuntzako eraikina eta kanpo espazioa.
    2. Ibilaldia 2016
  5. Galdera – erreguak.

Lehendakaria

JOSEBA BALERDI ZABALA